Togoko selekzioko jokalariak zihoazen autobusa erasotu zuten atzo eta gidaria, taldeko komunikazio arduraduna eta bigarren entrenatzailea hil zituzten. Horregatik, Afrikako Kopan ez parte hartzea erabaki du Togok. Cabindako egoitzara (Angola) zihoan autobusa eta bi jokalari ere zauritu zituzten -GSI Pontivy taldeko atezain Kodjovi Obibale eta Vaslui taldeko jokalari Serge Akakpo-.
Jokalariek esan dute ez daudela txapelketari ekiteko moduan.
Bihar hasiko da Afrikako KopaAngolan.
futbola
Togok ez du Afrikako Kopan jokatuko, atzo tiroz taldeko bi kide hil zituztelako
Atzo taldea zihoan autobusari eraso egin zioten Angolan eta gidaria, taldeko bigarren entrenatzailea, eta komunikazio arduraduna hil zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu