Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Tokio, Rio de Janeiro, Madril eta Chicago hiriak aukeratu ditu 2016ko Olinpiar Jokoak antolatzeko hautagai gaur. Praga, Doha eta Baku baztertu egin ditu.
2009ko urriaren 2an aukeratuko dute lau finalisten artean 2016ko Jokoak antolatzeko hiria, Kopenhagen egindako batzarrean.
Aurten Pekinen egingo dituzte Olinpiar Jokoak -abuztuaren 8an hasiko dira-, 2012an Londresen. 2004an Atenasen izan ziren.
Kirola
Tokio, Rio de Janeiro, Madril eta Chicago, 2016ko Olinpiar Jokoak hartzeko hautagaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu