Tony Martinek eroso irabazi du Pekingo Tourreko lehen etapa

Alemaniarra nagusi izan da erlojupekoan, eta lider jarri da; lehen euskalduna Astarloza izan da, 52. postuan

jon eskudero
Donostia
2011ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Tony Martin (HTC) jaun eta jabe izan zen atzo Pekingo Tourreko lehen etapan, 11,3 kilometroko erlojupekoan, eta argi eta garbi erakutsi zuen zergatik den munduko txapelduna espezialitate horretan. 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetako zirkuitu berean jokatu zen lasterketa, estadio nagusitik ur kubora artean, eta Martinek abiadura itzela mantendu zuen tarte guztian. Hamazazpi segundo atera zizkion bigarren izan zen David Millarri (Garmin), eta 24 Alex Dowsett hirugarrenari (Sky). Lehen euskalduna Mikel Astarloza (Euskaltel-Euskadi) izan zen, 52. postuan helmugaratuta, minutu eta bost segundora. Bigarren etapa gaur jokatuko da, eta 137 kilometroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek. Hirugarren mailako hiru mendateri egin beharko diete aurre, eta esprinterrentzakoaproposa dirudi.

Bestalde, Euskaltel-Euskadik maila nagusian aritzeko lizentzia beste urtebetez luzatzea lortu zuen atzo, beste bederatzi talderekin batera. Hala, 2012. urtean onenen artean ariko da Madariagaren taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.