txirrindularitza

Tony Martinek irabazi du Paris-Nizako erlojupekoa, eta lider jarri da

2011ko martxoaren 11
17:21
Entzun

Tony Martin (Columbia) da Paris-Nizako lider berria, gaur 27 kilometroko erlojupekoa berak irabazi ondoren. Itzuliko seigarren saioa zuten gaurkoa, Rognes-Aix en Provence artekoa.

33.24ko denbora behar izan du Martinek. Hogei segundo atera dizkio bigarrenari: Bradley Wigginsi. Richie Porte geratu da hirugarren, 29ra. Andreas Kloden gaur arteko liderra 46ra sartu da, Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko txirrindularia 1.43ra.

Kloden dago bigarren sailkapen nagusian, 36 segundora. Hirugarren Wiggins, 39ra. Sanchez zortzigarren da orain, 1.37ra.

Bihar korrituko dute zazpigarren etapa, mendikoa: Brignoles-Biot, 215,5 kilometro. Bost mendate izango dituzte. Igandean amaituko da Paris-Niza.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.