Atzo Alberto Contadorrek, eta gaur Tony Martinek. Indar erakustaldia eman du Ordiziatik Urdazubira bidean Omega-Pharmako txirrindulari alemaniarrak, eta harentzat izan da Euskal Herriko 54. Itzuliko bigarren etapa. Contadorrek jarraitzen du buruan sailkapen nagusian.
30. kilometrorako sortu da ihesaldia. Zazpi txirrindularik egin dute bat lasterketa buruan; Bob Jungels (Trek), Maxime Monfort (Lotto-Belisol), Gorka Izagirre (Movistar Team), Tony Martin eta Jan Bakelants (Omega), Hubert Dupont (Ag2r) eta Davide Malacarnek (Europcar). 2:30 minutu inguruko aldea izan dute uneoro tropelarekiko, baina 17 kilometroren faltan jo dute erasoa Izagirrek, Martinek eta Bakelantsek.
Omegako bi txirrindularien artean, bikain defendatu da Izagirre, baina ezin izan dio Martinen erasoari eutsi. 11. kilometroan aurrera egin du alemaniarrak, eta minutu erdiko aldea atera dio helmugan tropelari.
Unai Zubeldiaren kronika:
[Youtube]http://youtu.be/9FlnItAa2GU[/Youtube]
Etapako sailkapena:
1. Tony Martin: 3:46:17
2. Ben Swfit 30era
3. Michal Kwiatkowski d. b.
4. Damiano Cunego
5. Paul Martens
6. Alejandro Valverde
7. Yukiya Iglinskiy
8. Yukiya Arashiro
9. Michael Matthews
10. Rinaldo Nocentini