Tourra

Tourra Euskal Herrian dela oroitzeko, mosaiko erraldoia osatu dute

Frantziako Tourreko azken erlojupekoa Senpere eta Ezpeleta artean jokatu dute gaur. Mosaiko erraldoia egin dute Larresoron, Tourra Euskal Herrian erabaki dela nabarmentzeko.

Mosaikoa osatu duten unea. @TOURRAEHN
2018ko uztailaren 28a
13:38
Entzun

Iritsi da eguna: gaur izan da Frantziako Tourra Euskal Herrian. Senpere eta Ezpeleta artean jokatu dute gaur txirrindulariek erlojuaren kontrako azken-aurreko etapa. Lasterketarentzat erabakigarria izatea espero da, baina, lasterketaz gain, izan dira gaur foku gehiago ere.

Batetik, aztertzekoa izan da euskarak izango duen presentzia. Eta, bestetik, Tourra Euskal Herrian dela gogorarazteko, mosaiko erraldoia egin dute Larresoron. GPS bat irudikatu dute. Osatu dute irudia, eta antolatzaileak pozik dira Tourreko kanalak zuzenean eman duelako.

Ezpeletan izan da Imanol Magro kazetaria, gertatzen den guztiaren berri bertatik bertara ematen.

2006. urtean abiatu zen azken aldiz Tourreko etapa bat Euskal Herritik; Kanbon izan zen. Oraingo honetan, Senpereko auzapezaren ahalegin batetik etorri da jinaraztea. Senpereko eta Ezpeletako herriak buru-belarri aritu dira prestakuntzan, halako kirol proba bat antolatzeak dakartzan azpiegitura, diru eta ingurumen problematikei erantzun ahal izateko. Tourra Ipar Euskal Herritik igarotzeak, halaber, hizkuntzaren gaiari lotzea dakar. Oraingoan ere, euskara ez da frantsesaren parean jarria izango, baina eragile eta herritar batzuek uste dute pausoak eman direla. Bi herriek hilabeteak daramatzate gaurko eguna prestatzen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.