Partida garrantzitsua du gaur Athleticek Zaragozan (Espainia), 12:15ean, Pedro Sancho futbol zelaian. Transportes Alcaineren aurka jokatuko dute bizkaitarrek, eta irabazleak A multzoko lidergoa eskuratuko du. Bederatzi jardunaldi jokatuta, sailkapenaren gorenean daude bi taldeak, 22na punturekin. Beraz, gaur irabazten duena lider izango da, bakar-bakarrik.
Iñigo Juaristi Athleticeko entrenatzailearen esanetan, baina, partidak ez du beste urteetan bezainbesteko garrantzirik izango: «Partidak balio handia du, baina denboraldi honetako liga taldeka banatua egonik, garrantzitsuena ez da lider amaitzea, hurrengo ligaxkarako sailkatzea baizik». Halere, zelaira daukaten guztia ematera irtengo direlanabarmendu du Juaristik: «Horrelako partidak irabazteak morala igotzen dio taldeari, eta hiru puntuak lortzen saiatuko gara. Taldearen sentipenak neurtzeko ere baliagarriak dira horrelako partidak».
Hirugarren postua jokoan
Horrez gain, Lagunak-ek eta Realak derbia jokatuko dute Barañainen (Nafarroa), 12:30ean. Reala sailkapeneko hirugarren postuan dago hamazazpi punturekin, eta Lagunak laugarren da, hamabostekin. Beraz, garaipena garrantzitsua da bi taldeentzat. Eibar, berriz, Las Palmasen (Espainia) ariko da, 13:00etan.
Transportes Alcainek eta Athleticek lidergoa dute jokoan gaur
Lagunak-ek eta Realak derbia jokatuko dute Barañainen, eta Eibarrek Las Palmasi egingo dio bisita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu