TXIRRINDULARITZA

Trentin izan da azkarrena ihesaldian

Omega taldeko txirrindulari italiarrak irabazi du Frantziako Tourreko 15. etapa, hemezortzi txirrindulariz osatutako taldetxoan esprintean nagusituta. 

2013ko uztailaren 13a
17:11
Entzun

Ihesaldientzako egun aproposa zen gaurkoa Frantziako Tourrean, eta hala izan da. Hemezortzi txirrindularik ihes egin dute 50. kilometroan, eta helmuga arteko 140 kilometroak egin dituzte elkarrekin. Hemezortzi txirrindulari horien artean bi euskaldun zeuden: Imanol Erbiti (Movistar) eta Egoitz Garcia (Cofidis). Ondo moldatu dira azken hamar kilometroak iritsi arte. Hor hasi dira elkarri erasoka. Julien Simon frantziarrak (Sojasun) jo du erabakigarria zirudien erasoa, baina indarrak akitu zaizkio, eta harrapatu egin dute azken kilometroan. Azkenean, esprinta eta hor Matteo Trentin italiarra (Omega) izan da azkarrena. Laugarren garaipena du bere taldeak Tourrean. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Chris Froomek (Sky) jarraitzen du lider.

Gaur etapa benetan gogorra dute zain txirrindulariek, Mont Ventoux igoko baitute azken 21 kilometroetan, %7,4ko batez besteko aldapakoa. Aurretik 220 egingo dituzte, eguzkipean. Sailkapen nagusia dezente argituko du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.