Sebastian Sorhuetek eta Thierry Etxetok Amikuze Torneoa irabazi zuten herenegun. Finala Donapaleuko trinketanjokatu zen, eta irabazleak kostata gailendu zitzaizkien Patrick Ibarrolari eta Paxkal Ezxkurrari (40-37). Buruz Buruko eta Binakako txapelak jantzi ostean Ezkurra II.a bolada gozoan zegoen, igandean, baina, amore eman behar izan zuen.
Irabazleek finalari ondo ekin zioten arren (25-15), azken txanpan markagailua estutu egin zen. Partida luzatu ahala, Ibarrolaren jokoak gora egin zuen, eta azken tantoetan ez zen emoziorik falta izan (36-38 eta 37-39). Gazteen susperraldiak ez zuen saririk jaso, Sorhuetek azken tantoa egin baitzuen. EPB zirkuituak ez du atsedenik hartuko, eta ostiral honetan hasiko da Angeluko torneoa. Bi finalerdiak jaialdi berean jokatuko dituzte. Lehenbizikoan, Ibarrolak eta Ozafrainek, Idiart eta Etxetoren aurka jokatuko dute. Bigarrenean, berriz, Larretxea eta Ezkurra II.a, Sorhuet eta Dermiten aurka ariko dira.
TRINKETA. Finala ondo hasi arren, Sorhuetek eta Etxetok kostata irabazi zuten Amikuze Torneoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu