FUTBOLA

Tunisia izango da Euskal Selekzioaren aurtengo aurkaria

Abenduaren 28an jokatuko da lagunarteko partida, San Mamesen.

2011ko azaroaren 4a
18:25
Entzun

EAEko Federazioak gaur adierazi duenez, Tunisia izango da Euskal Selekzioaren hurrengo aurkaria, abenduaren 28an. Lagunarteko partida San Mamesen (Bilbo) jokatuko dute. Euskal taldean Jose Mari Amorrortu entrenatzaile gisa ariko da estreinakoz, Javier Iruretaren partez. 

Tunisiako Federazioko arduradunek urrian zabaldu zuten jada partidaren informazioa, baina EAEko Federazioak ez du gaur arte baieztatu. 

Iazko gabonetan San Mames bete egin zen Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko partida ikusteko (3-1). Ofizialtasunaren aldarriak hartu zuten estadioa, eta giro bikaina bizi izan zen harmailetan. San Mames goraino bete zen, 40.000 ikuslerekin. Joseba Etxeberriak egin zuen ohorezko sakea, eta federazioaren omenaldia jaso zuen.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.