SASKIBALOIA

Txapeldunak txapela behar du

Azken urteetako Kopak ondoen jokatu dituen taldeak laugarrena ekarri nahi du Gasteizera, piztutako ilusioak oinarri sendoak dituela berresteko

Jon Rejado.
GASTEIZ
2004ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
21. Kopa jokatuko da aurten, Sevillako San Pablo Pabiloian (Espainia), baina hasiera-hasieratik pizten zuen zirrara bera sortzen du gaur egun ere. Saskibaloiaren jaia deritzonak hamaika sentimendu pizten ditu aldiro, baina guztien artean bi nabarmendu daitezke: zalantza eta ilusioa. Zalantza, inor gutxik dakielako noiz hartu beharko duen etxerako bidea, lehen partidaren ostean, edo igandean bertan, txapel berria buruan. Ilusioa, emaitzei erreparatu gabe gutxitan ikusten den ikuskizunaz gozatzeko aukera egon ohi delako.

Koparen izaerak pausoak banan-banan emateko beharra agintzen du, eta ideia horre-kin abiatu da Sevillara Basko-nia gaur goizean. Estudiantesekin jokatuko du final-laurdenetako partida, lehen itzulia bukatu zenetik bilakaera garrantzi-tsua izan duen taldea, hain zuzen ere. Pepu Hernandezen jokalariek, gainera, parti-da bakarrera jokatzen diren txapelketetara oso ondo egokitzen da. Argi dago, ordea, bihar-ko neurketa, zuhurtasunak zuhurtasun, Baskoniak itxaropen handia duela aurtengo denboraldian, eta hasiera-hasieratik erakutsi nahi duela bere indarra.Tauren nortasunaren adierazle batzuk dira intentsitatea, nekerik eza, edo azken segundora arte jarrera mantentzeko ahalmena, besteak beste. Koparen izaerarekin bat egiten dute bete-betean ezaugarri horiek. Horri esker, eta txapelketara sasoi betean iristen ez dela badirudi ere, Gasteizkoek maila polita erakutsi ohi dute. Iragan denboraldian, besteak beste, Tau ez zegoen hasierako kinieletan, baina finalean sartu zen Estudiantes eta Pamesa bide bazterrean utzita. Aurten indartsu hartuko du Tauk Kopa. Jokalari guztiak ditu prest Ivanovicek, eta partida prestatzeko izan duten denbora luzea kontuan hartuta, guztiak sasoitsu daudela deritzo entrenatzaileak. «Une zehatzetan txarto egon zaitezke, baina benetazko partidak datozenean ondo egon behar duzu, bai edo bai».

Lehia estua

Baskoniaren egoera alde batera utzita, aurtengo Kopan ikuskizunaz gozatu ahal izango diren norgehiagokak ikus ahal izango dira. Manresa eta Joventut oso parekatuta daude une honetan. Bartzelona eta Real Madrilen artean jokatuko den partida ere zirraragarria izango da. Bartzelona jarduneko txapelduna da, eta jokalari erabakigarri asko ditu. Real Madrilek, halere, denboraldiko une gozoena bizi du jokoari dagokionez, eta Bartzelonaren aurka ezustekoa emateko moduan dago.

San Fernando eta Pamesaren arteko partidan, hasiera batean Valentziakoak dira aurrera egiteko hautagaiak, baina etxean jokatzeak bultzada polita eman diezaioke San Fernandori.

-

Espainiako Kopako taldeak, banan-banan





Manresa: Bolada txarra bizi du ACB Ligan, denboraldi hasierako erritmo altua mantentzeko ezina dela-eta. Dena dela, talde bezalaminutu erabakigarrietan partida jokatzen eta irabazten badakiela erakutsi du.

Joventut: Lesioek baldintzatu dute Badalonako taldearen jokoa Ligan orain arte. Une zehatzetan erantzukizuna har dezakeen jokalari bat falta zaio agian, baina Aito Garcia Reneses entrenatzaile zaildua aulkian etaerabakigarria izan daiteke.

Bartzelona: Ez du berebiziko jokoa erakutsi aurten, baina partida garrantzitsuetan gora egiten badaki. Partida baldintza dezaketen jokalariak ditu: Bodiroga, Navarro edo Dueñas dira batzuk, baina beste askok ere maila bikaina dute.

Real Madril: Iraganeko irudia berreskuratzeko helburua du. Pat Burke heldu zenetik seriotasuna irabazi du jokoan. Aurten azken denboraldietan falta izan zaien burua dute, Elmer Bennett antolatzaile aparta.

San Fernando: Azken zortzi jardunaldietan bi garaipen baino ez ditu lortu, batez ere saskipeko gizonen beherakadagatik. Abramsek eta Evtimovek sasoia berreskuratzea funtsezkoa dute.

Pamesa: Txapelketa guztietan nagusitzeko moduko taldea du, baina talde handien jarrera falta zaie une askotan. Rigaudeau, Oberto eta Tomasevic dira, batez ere, jokalari arriskutsuenak.

Tau Baskonia: Azken hilabetetako gorabeherak ahaztear dagoela ematen du. Bere erritmoa ezartzen duenean ia geldiezina da. Macijauskas, Nocioni edo Scola bera partidak erabaki ditzaketen jokalariak dira.

Estudiantes: Klubaren izaera da taldearen alor indartsuena. Ez dute itxaropena galtzen inoiz, eta jokalari guztiak dira garrantzitsuak. Jimenezen lana ahaztu gabe, Felipe Reyes edo Brewer ere jokalari garrantzitsuak dira Baskoniaren lehen aurkariarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.