Gaur hasiko da Txapeldunen Ligako denboraldi berria. Europako 32 talde onenak lehian izango dira zortzi hilabetez, Municheko finalera iristeko asmoarekin —irailaren 13tik maiatzaren 19ra arte—. Ohiko sistemari jarraituko dio txapelketak, eta, horrenbestez, jardunaldiko lehen egunean lau multzotako taldeek jokatuko dute, eta bigarren egunean, gainontzeko taldeek.Gaur E, F, G eta H multzoko taldeek ekingo diote lehiari, eta A, B, C eta Dkoek bihar ekingo diote. Lehen fasea abenduaren lehen astean amaituko da, tartean sei partida jokatuta.
Bartzelona, joan den denboraldiko txapelduna, izango da berriz ere Txapeldunen Liga irabazteko hautagai nagusia, nahiz eta ez den bakarra izango. Real Madril, Manchester United, Inter Milan, Manchester City, Milan eta Chelsea izango dira, besteak beste, kataluniarrekin batera txapelketa irabazteko hautagaiak.
Gaurko partidarik ikusgarriena Bartzelonaren eta Milanen artekoa izango da. Azken sasoietan elkarren aurka hainbataldiz jokatu dute, eta denboraldi honetan ere elkar ikusi beharko dute. Bi taldeetako jokalari nabarmenak ez dira izango lehian: Alexis eta Pique Bartzelonakoak, eta Ibrahimovic eta Robinho Milan taldekoak. Gainontzeko partiden artean, Chelsea-Bayer Leverkusen eta Olympiakos-Olympique Marseillaren arteko lehiak izango dira ikusmira gehien sortuko duten norgehiagokak.
Txapeldunen Ligako multzoen ligaxkari ekingo diote gaur
Zortzi hilabetez lehian aritu ondoren amaituko da, Munichen jokatuko den finalarekin, maiatzaren 19an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu