txapelketa bero iritsi da

donostiako klasikoak gaur munduko txapelketaren sailkapen burua alda dezake. jaizkibelek urtero izaten duen erabakigarritasunari aurten beroa gehituko zaio

jon ordonez garmendia
2003ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
«Jaizkibeletik lehenengoen artean pasatzea eta helmugan garaipena jokatzea da gakoa», adierazi du aste honetan Igor Astarloa Saeco taldeko txirrindulariak. Donostiako Klasikoan parte hartzen duten txirrindulari guztiek dakite 227 kilometroko proba izan arren Donostiakoa helmugarako 31,5 kilometro geratzen direnean erabakitzen dela. Jaizkibel arte txirrindulariak gain horrek banatzen dituen karten bila lehiatzen dira, eta hortik aurrera bakoitzak berearekin helmugako saria jokatzen du. Aurten, ordea, beroak Jaizkibelek adina epaituko ditu ziklistak, egun hauetako tenperaturak jasangaitzak izan baitaitezke tropelarentzat.

Tourretik datozen txirrindularien eta klasikozaleen arteko norgehiagoka espero zen gaurko. Tourreko hautagaitzak, ordea, txartel asko galdu zituen atzo, Lance Armstrong, Jan Ullrich eta Tyler Hamiltonek Tourrean lehenengoa, bigarrena eta laugarrenak, hurrenez hurren azken orduan ez korritzea erabaki zutenean. Iban Mayo eta Haimar Zubeldia Tourreko protagonista laranjek bai, hartuko dute parte, «Pirinioetan zaleengandik jasotako babesa eskertzeko modua delako». Pirinioetan ihes egin zien garaipena eskaintzen saia daiteke gaur Julian Gorospe, eta horretarako David Etxebarria jarri du Euskaltelen taldeburu. Jaizkibelek karta on bat ematen badio bizkaitarrak bere abiadurarekin karta hori ondo joka dezake helmugan.

Atzoko ihesaldiek> klasikozaleen aldera eraman dute soka. Donostiakoa proba «onenetan onena» izendatu izan du UCIk, eta klasikoetan Igor Astarloa da euskal txirrindularitzaren ordezkaririk onena. Ondo daki berak nola banatzen diren aukerak Jaizkibelen, eta aukera horiek Bulebarrean nola galtzen diren ere badaki. Iaz tropeletik ihes egindako multzo batean iritsi zen Donostiako Bulebarrera. Baina helmugan Laurent Jalabertek kendu zion garaipena. Frantziarra aurretik helmugaratzen ikusi zuenean eskuarekin egin zuen amorru keinua bere etsipenaren irudi izan zen.

Aurten Flecha-Valone irabazi du ermuarrak, eta igandean laugarren izan zen Hew Cyclassics proban, Munduko Txapelketako seigarrenean. Une honetan Munduko Txapelketako sailkapenean lehen hiru postuetan dauden txirrindularien atzetik helmugaratu zen Astarloa igandean.

Sailkapen horretan Peter Van Petegem da lider, baina hiru puntura bakarrik Paolo Bettini du Ðberak irabazi zuen Hew Cyclassics>. Italiarrak lider jartzeko aukera garbia dauka gaur, nahiz eta denboraldiaren lehen zatia eta bere klasiko gustukoenak bizkarreko arazoengatik galdu zituen. Lidergoa ez hartzeko sailkapenaren atzealdetik datorkio arrisku gehiago Bettiniri. «Klasikoetarako Bettini munduko onena da. Donostiakoa eta Zurichekoa aurrekoak baino gogorragoak dira, eta bera hobeto modatzen da horietan», adierazi du Van Petegemenek. Helmugarako 31,5 kilometro geratzen direla Jaizkibel egotea Bettini eta Boogerden mesederako izango da, eta Van Petegemen kalterako. Horregatik lidergoa hartzeko gehiago begiratuko dio Bettinik Boogerdi, holandarrari baino.

ONCErentzat erakusleiho

Eta ONCE-Eroski? Manolo Saizek babesle berri baten bila jarraitzen du. Gaur aukera polita dauka erakusleihoa apaintzeko, baina denboraldi hau zorigaiztokoa da ONCEkoentzat, eta bere bi gizon indartsuenak ez daude ezer lehiatzeko moduan. Joseba Beloki etxean, Igor Gonzalez Galdeano izango da taldeburua. Alemaniako Itzuliko azken etapan lepauztaia hautsi ondoren osatuta dago, baina bere helburuak Espainiako Vuelta eta Munduko Txapelketa dira. Donostian bere helburua ahalik eta ondoen amaitzea da.

<>z<@$p> Sailkapena

Munduko Txapelketa



1. P. Van Petegem (Lotto) 203 p.

2. P. Bettini (Quick) 200 p.

3. M. Boogerd (Rab.) 140 p.

4. Mirko Celestino (Saeco) 127 p.

5. D. Rebellini (Gerolst.) 123 p.>

z

Faboritoak



PAOLO BETTINI

Quick-Stepeko txirrindularia

Munduko Txapelketan sailkapen buru jar daiteke gaur. Tourrean askotan egin zuen ihes, eta sasoi oso ona erakutsi zuen.

>

IGOR ASTARLOA

Saecoko txirrindularia

Iazko arantza atera nahiko du gaur. Flecha-Valone irabazi du aurten.

FRANCESCO CASAGRANDE

Lampreko txirrindularia

Ondo ezagutzen du ibilbidea. 1998an eta 1999an irabazi zuen, eta orain bi urte bigarren izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.