Goenatxo ez da sailkatu finalerako eta heldu den larunbateko Euskadiko Txapelketa izango du hurrengo erronka. Halere, txapeldun ohiak dio ez duela ezer berezirik egingo aste honetan.
Bazenuten Urrezkoan sailkatzeko asmoa; zer gertatu zen?
Kontrario zailak izan ditugu, baina aukera ikusten nuen lehen bi probetan irabazteko. Guk horretara jo genuen eta beraiek ere ikusten zuten beldur hori. Saiatu ginen eta ez zitzaigun gaizki atera, baina koadroarekin denbora falta izan zitzaidan.
Larunbatean, harri handietako Euskadiko Txapelketan; nolatan?
Landarbidek uko egin zion, eta niri deitu zidaten ea esku hartuko nuen. Nik ez nuen asmorik, baina hiru behar dira txapelketa jokatzeko, eta Ostolazari eta beste edonori mesede egingo diot txapelketa aurrera atera dadin.
Ostolaza menderatzea zail izango zaizu, baina berriro txapelketa jokatzeak ilusioa egingo dizu.
Ez daukat ilusio berezirik. Horregatik, Landarbidek esku hartuko duela esango balu, nik atzera egingo nuke. Prestatzeko ilusioa izango nukeen, aurrez txapelketan aritzeko asmoa izan banu, baina dena txapelketa jokatzeko 15 egun geratzen direla gertatu denez, ni ez nago gauza handiak egiteko. Ez dut batere jardun 175eko zilindroarekin, 200eko koadroarekin lehiaketan aritzeko prestatu naiz, 150eko kuboarekin maiatzaren 15ean aritu nintzen, Beasainen, eta 125eko bola plastikotik atera gabe dagoazken txapelketaz geroztik.
Nola igaro dituzu hiru urte hauek?
Txapelketa hauetan beti izaten da presioa. Igandekoa ez zen lan handia, baina lan ona egin nahi nuen eta beti sorrarazten zaio presioa buruari.
Saralegiren aurka aritzeak zerbait berezia eragingo zizun.
Gustura plazaratu nintzen. Saralegiren aurka saio on bat egin nahi nuen; fisikoki ongi nengoela ohartu nintzen eta aurrera jarraitzeko ilusioa egin zidan.
Txapelketari begira, zein harrirekin egingo duzu prestaketa nagusia?
Larunbatean da, eta astean ez dut gauza handirik egingo.
«Txapelketarako ez dut ilusio berezirik»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu