A Multzoa

Txekia eta Grezia final-laurdenetara, Errusia eta Polonia kanpora

Txekiak eta Greziak 1-0 irabazi dituzte euren partidak. A Multzoko faboritoa eta etxeko taldea aurrera ezin eginda geratu dira. 

2012ko ekainaren 16a
21:39
Entzun

Eurokopako A Multzoko faboritoa eta etxeko taldea lehen fasean kanporatuta geratu dira: Errusia eta Polonia. Aldiz, final-laurdenetara sailkatu dira Txekia eta Grezia.

Greziarena izan da ustekaberik handiena. Lehen bi partidetan itxura eskasa azaldu arren —puntu bakarra—, Errusiari 1-0 irabazi dio hirugarren jardunaldian, eta aurrera egin du, Karagunisek 46. minutuan sartutako golari esker.

Errusiak oso indartsu ekin zion txapelketari, Txekia 4-1 mendean hartuta. Aurrelari onak ditu, baina zelai erdia falta zaio.

Txekiak ere 1-0 irabazi du, Poloniaren kontra. Jiracek-ek egin du gola. Etxekoek ez dute talde ona dutela erakutsi Eurokopa osoan zehar.

A Multzoko sailkapena

1. Txekia. Sei puntu.
2. Grezia. Lau.
3. Errusia. Lau.
4. Polonia. Bi.

Final-laurdenetan

Txekiak final-laurdenetan B Multzoko bigarrenaren aurka jokatuko du eta Greziak B-ko aurrenaren kontra.

B Multzoko sailkapena (2. jardunaldian):

1. Alemania. Sei puntu.
2. Portugal. Hiru.
3. Danimarka. Hiru.
4. Herbehereak. Zero.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.