Txema Olazabal golflari hondarribiarra izango da Europako taldearen kapitaina 2012ko Ryder kopan. Europako golflarien Batzordeak aho batez onartu zuen haren izendapena atzo Abu Dhabin egindako batzarrean. Olazabalek Colin Montgomerie eskoziarra ordezkatuko du karguan.
Hondarribiarrak eskarmentu handia du Ryder kopan: zazpi aldiz aritu baita jokalari gisa, eta bitan kapitainorde izan da. Jokalari gisa bikote bikaina osatu zuen Severiano Ballesteros espainiarrarekin Ryder kopan: 11 partida jokatu zituzten elkarrekin, eta bitan soilik galdu zuten AEBetako golflarien aurka.
Olazabal hunkituta azaldu da izendapenarekin. «Inoiz ez naiz hain harro sentitu nire kirol ibilbidean. Ohore handia da», aitortu zuen atzo. 2012ko ekitaldia iritsi bitartean (AEBetan jokatuko da), lehian jarraituko du Olazabalek.
Txema Olazabal aukeratu dute Europako kapitain Ryder kopan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu