Mendia

Txikonek tontorra egin du Gasherbrum IIan

Uztailaren 13an Gasherbrum I igo ondoren, hilaren 20ean abiatu zen bigarren tontorrerantz.

2011ko uztailaren 22a
12:25
Entzun

Alex Txikon emendizale lemoarrak gaur goizean igo dutGasherbrum II mendia (8.035 metro). Uztailaren 20ean abiatu zen tontorrerantz, Louis Rousseaurekin batera. "Goian gaude! Dena ondo joan da, baina gogor xamarra izan da", esan du Txikonek telefonoz igoeraren berri eman duenean.

Albistea eman eta berehala beherantz abiatu dira, ilundu baino lehen ahalik eta gehien jaisteko. Gaurko igoera, hilaren 13an Gasherbrum I Juanrra Madariagarekin igo ondoren etorri zaio Txikonei. Hasiera batean, aklimatazioa egiteko joan ziren G-Iera, baina ondo sentitu eta tontorra egin zuten.

Orain, oinarrizko kanpalekura iritsi ostean, K2 mendia izango du orain jomuga Txikonek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.