Paraguaik gogor egin zion aurre Argentinari partidako lehen minutuetan. Baina lehen zatiaren amaieran bi eta batekoa sartu zuen Lucas Barriosek eta hor irauli zen lehia. Bigarren zatian burumakur eta ezinean aritu ziren Paraguaikoak, horren ondorio lau eta hutseko partziala.
Lionel Messi izan zen partidako protagonista nagusia. Izan ere, berari esker sartu zituzten argentinarrek sei goletatik hiru.
Hurrengo urratsa Txileren aurkako finala irabaztea izango dute, eta lortuko balute, gainera, historia egingo lukete, izan ere Uruguai berdinduko lukete 15 titulurekin.