H multzoa

Txilek ondo segitzen du

Suitzari ere 1-0 irabazi dio. Mark Gonzalez Realeko jokalari ohiak sartu du gola.

2010eko ekainaren 21a
09:48
Entzun
Inpresio ona eragiten segitzen du Txilek Munduko Kopan: baloiaren jabe da, gol aukerak sortzen ditu eta, alde txikiz bada ere, irabazten. Lehengoan Hondurasi 1-0, gaur Suitzari -Espainiari irabazi zionari-, 1-0. Bitik bi, eta hori handia da Txile bezalako batentzat. Gustura egongo da Bielsa hautatzailea. Eskuan dauka sailkapena; Suitzaren, Espainiaren eta hiruren arteko hiruko berdinketa egon eta hor gol aldeak kenduko lioke sailkapena.

Mark Gonzalez Realeko jokalari ohiak sartu du partidako gol bakarra, 75. minutuan. Aurretik, ordea, haren taldeak aukera asko eduki ditu: Paredesek 68. minutuan, Gonzalezek berak 58.ean, Alexis Sanchezek 54.ean, Matias Fernandezek 35.ean... Suitza 30.ean hamar jokalarirekin geratu da, Behramik txartel gorria ikustean, baina ordurako nagusi zen Txile. Ezin sartu, ordea, golik. Hortxe du apunturik ahulenetakoa, errematean.

Suitzari bikain atera zitzaion Espainiaren aurka egindako defentsa lana. Itxi-itxita egon zen. Gaur ez. Beti ezin da. Berme handirik ez du ematen horrek.

Txile 1. Bravo; Jara, Medel, Ponce, Isla, Carmona, Vidal (Mark Gonzalez, 46m), Matias Fernandez (Paredes, 64m), Alexis Sanchez, Suazo (Valdivia, 46m), Beausejour.

Suitza 0. Benaglio; Lichtsteiner, Von Bergen, Grichting, Ziegler, Inler, Huggel, Behrami, Gelson Fernandes (Bunjaku, 76m), Frei (Barnetta, 42m), N'Kufo (Derdiyok, 68m).

1-0: Mark Gonzalez (75m).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.