Ostiraleko aitzin-etaparen ondoren, emakumeen Giroko lehen etapa jokatu zen atzo, Pordenone eta Montereale Valcellina herrian artean, 106 kilometrokoa. Oenone Wood australiarrak irabazi zuen esprintean. Eneritz Iturriaga (Bizkaia-Panda) 27. postuan iritsi zen helmugara, denbora berean. Gaur 120 kilometroko etapa jokatuko da, Montereale eta Monfalcone artean.
TXIRRINDULARITZA. EMAKUMEZKOEN GIROA. Wood australiarrak irabazi du Giroko lehen etapa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu