Atzoko garaipenak meritu itzela dauka, gainera. Alde batetik, aurreneko etapan bezala, Zabel eta Freire hartu zituelako mendean. Bestetik, ibilibideak zailegia ez bazirudien ere, txirrindulariek gorriak ikusi zituztelako alboko haizea eta errepide estuak zirela eta. Horrelakoetan, berea duen anbizioari muzin egiten dio italiarrak askotan. Atzo, ordea, ez. Ekaitzetik onik atera, eta behar zuenean agertu zen pelotoi buruan.Esprinta lehenengo etapakoa baino askoz ikusgarriagoa izan zen. Ongaratok, Velok eta Trentik (Fassa Bortolo) osatzen duten tren-makinak abiadura harrigarria ezarri zuen azken metroetan. Petacchik urrunetik jo zuen, gustuko duen bezala. Urrunegitik, agian, metro gutxiren faltan Zabelek eta Freirek bere gurpila hartzea lortu baitzuten. Ozta-ozta irabazi zuen italiarrak, gehienetan ez bezala.Zabelek, honezkero, bigarren postuarekin obsesionatuta behar du izan. 190 aldiz irabazi du alemaniarrak, eta gehiagotan ere merezi izan du garaipena, baina patuak Cipollini jarri zion aurrean duela zenbait urte, eta Pettachi jarri dio orain. Aurtengo denboraldian ere bigarren postu mordoa lortu du, Milan-San Remon, besteak beste. Freire izan zuen borrero han.Badirudi Espainiako Itzulian ere zaila izango duela garaipena erdiestea. Petacchik adierazi duenez, ongi ikusten du bere burua, mendateetan eta etapa gogorretan eusteko gai. Ez du erraz amore emango. Hala gertatuz gero, Freire geratuko da oraindik. Espainiarrak behin eta berriro azaldu du ez dagoela sasoi onean, baina sarritan ikusi dugu erakustaldiak ematen gaizki dagoela ziurtatu arren.
Etapa zirraragarria
Bukaeraz gain, ikuskizun zirraragarria eskaini zuen etapak. Zaletuentzat, ez txirrindularientzat. Soria eta Zaragozaren arteko lautadak infernu bilakatu zirelako tropelarentzat. Lurralde horietan ohi duenez, alboko haizeak gogor jo zuen, eta, hori gutxi balitz bezala, errepidea hiru metro eskaseko zabalera baino ez zuen kilometro askotan. Baldintza horietan, triskantza ederra egiteko aukera zuten Illes Balears edo Liberty bezalako taldeek, baina ez zuten saiakera seriorik egin. Nahiago izan zuten lasterketa kontrolpean eduki, US Postalekin elkarlanean.
Hala eta guztiz ere, tentsioa eta anabasa izan ziren nagusi tropelean. Lehia bizia izan zen aurreko postuetan tokia hartzeko, faboritoen taldeak haize babesen beldur zirelako. Ez zegoen, ordea, guztientzako tokirik, eta komeriak izan zituen batek baino gehiagok onik ateratzeko. Mentxovek eta Cunegok, esaterako, gogor astindu behar izan zituzten pedalak, zulatua izan ostean, talde nagusira itzultzeko. Halaber, eroriko bat zegoen bakoitzean, urduritasuna areagotu egiten zen, mekanikariek nekez aurkitzen zutelako lan egiteko zirrikiturik. Behin baino gehiagotan moztu zen taldea, sailkapen nagusira begira ondorio garrantzitsurik gabe. Tyler Hamilton izan zen lurrera joan zen faborito bakarra, ukondoan min hartuta. Jarraitzeko arazorik ez du izan, ordea.Lau txirrindularik osatu zuten eguneko ihesaldia: Julien Laidoun (AG2R), Xavier Florencio (Relax), David Fernandez (Paternina) eta Iñaki Isasik (Euskaltel). Elkarrekin ongi ulertu baziren ere, hiru minutuko tartea besterik ez zuten atera, tropelaren baimenarekin beti ere. Hori bai, atzean baino lasaiago ibili ziren, ezbairik gabe. Astarloza eta Herrero euskaldunak ere saiatu ziren, zorterik gabe. Mendiko etapetan izan beharko du, Alessandro Petacchi gose dabilen bitartean, behintzat.
Sailkapenak
LAUGARREN ETAPA
1. A. Petacchi (FAS) 4:23:012. Erik Zabel (TMO) d. b.3. Oscar Freire (RAB) d. b.4. Stuarte O'Grady (COF) d. b.5. Angelo Furlan (ALS) d. b.6. Giosue Bonomi (SAE) d. b.7. Martin Perdiguero (SDV) d. b.8.
Pedro Horrillo
(QSD) d. b.9. Arnaud Coyot (COF) d. b.10. Luca Paolini (QSD) d. b.11.Ion Del Rio
(ALM) d. b. 12. Mariano Piccoli (LAM) d.b.13. Antonio Cruz (USP) d.b.14. M. Van Heeswijk (USP) d. b.15. Nicolas Inaudi (A2R) d. b.16. Erki Ptsep (A2R) d. b.17. Marco Zanotti (VIN)d. b.18.J. M. Garate
(LAM) d. b.19. G. Mikhailov (USP) d.b.20.J. L. Arrieta
(IBB) d. b.SAILKAPEN NAGUSIA
1. Benoit Joachim (USP)13:38:59
2. Max V. Heeswijk (USP) 18ra3. Manuel Beltran (USP) 24ra4. Michael Barry (USP) d. b.5. Floyd Landis (USP) d.b.6. Victor Hugo Peña (USP) d. b.7. David Zabriskie (USP) d. b.8. A. Vinokourov (TMO) 40ra9. Cadel Evans (TMO) d. b.10. A. Valverde (KEL) 47ra11. S. Botero (TMO) 55era12. Tomas Konecny (TMO) d. b.13. F. Mancebo (IBB) 1:03ra14. C. G. Quesada (KEL) 1:11ra15. David Blanco (KEL) d. b.16. Ruben Plaza (KEL) d. b.17. Antonio Cruz (USP) 1:14ra18. Pablo Lastras (IBB) 1:20ra19.