Zaila zirudien, baina erraz egin du. Bederatzi segundoko aldea aski zuen, baina 19 atera dizkio Cadel Evansi. Pattal hasi zen, baina suspertzen asmatu du. Baina-rik gabeko Vuelta amaiera egin ostean, merezimendu osoz igoko da gaur Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia Madrilen (Espainia) podiumera. Denis Mentxov irabazlea eta Carlos Sastre bigarren sailkatua izango ditu lagun.
Emozioz beteriko eguna izan zen atzokoa, Vuelta behin betiko erabaki zuena. Erlojuaren aurkakoan, txirrindulariak abiatu ahala, tentsioa areagotuz joan zen. Urduritasunak, ordea, ez zion gain hartu Sanchezi. Gauzak argi zituela atera zen. Atzo arte sailkapenean hirugarrena zenak,Evansek, bederatzi segundoko errenta zuen bere alde, eta podiumean egotekotan horri buelta eman behar ziola bazekien.
Hala, 20 kilometroko ibilbidean, 7,5 egiterako bederatzitik lau jan zizkion. Hortik aurrera, aldea handitu besterik ez zuen egin, 19 segundo ateratzeraino. Nekatuta iritsi da itzuli amaierara australiarra. Euskaltel-Euskadiko txirrindulariaren bilakaera, ordea, guztiz bestelakoa izan da; behetik gora egin du, lotsa gabe. Datuak dira horren lekuko: lortu dituen hiru garaipenetatik biazken hiru egunetan erdietsi ditu.
Eta, Sanchezentzat ez ezik, Euskaltel-Euskadi talde osoarentzat izan zen egun handia atzokoa. Izan ere, estreinakoz itzuli handi bateko podiuma zapalduko du taldeko txirrindulari batek.
URREZKO ELASTIKOA MENTXOVENTZAT. Gainerakoan, ez zen ezustekorik izan bigarren erlojupekoan. Denis Mentxovek, gehiegi arriskatu gabe,berea eman zuen. Hala, bigarren sailkatu zen atzoko lasterketan, irabazlearengandik12 segundora, eta Vueltako urrezko elastikoa berarentzat izango da. Carlos Sastrek ere ez zuen hutsik egin, eta sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu du.
Gaur, 104 kilometroko ibilbidea izango dute aurrean txirrindulariek. Azken etapa irabazteko ohorea, hori bakarrik egongo da jokoan. Mentxovek, berriz, merezitako omenaldia jasoko du. Eta hamabost egun barru Munduko Txapelketa hasiko da.
SaILKaPenaK
20. ETAPA
1. Samuel Sanchez (Eusk.-Eusk.) 22.11
2. DenisMentxov (Rabobank) 12ra.
3. StefClement (Boiges Telecom) 14ra
4. Carlos Barredo (Quick Step) 16ra
5. Santos Gonzalez (Karpin G.) 18ra
6.Cadel Evans (Predictor-Lotto) 19ra
7. Jason Mccartney (Discovery) 25era
8. Vladimir Karpets (C. d´Epargne) 26ra
9. Maxime Monfort (Cofidis) 28ra
10. Adam Hansen (Tmobile) 34ra
11. Sylvaine Chavanel (Cofidis) 38ra
12. Joost Posthuma (Rabobank) 40ra
13. Magnus Backstedt (Liquigas) d.b.
14. Christian Vandebekde (CSC) 41era
15. Carlos Sastre (CSC) d.b.
16. Alessandro Vannotti (Liquigas) 44ra
17. Juri Krivtsov (Ag2r) 52ra
18. Christophe Kern (C. Agricole) 54ra
19. Aliaksandr Usau (Ag2r) d.b.
20. Tim Klinger (GST) 57ra
NAGUSIA
1. Denis Mentxov (Rabobank) 78.21.40
2. Carlos Sastre (CSC) 3.31ra
3. Samuel Sanchez (Eusk.-Eusk.)3.46ra
4. Cadel Evans (Predictor-Lotto)3.56ra
5. Ezequiel Mosquera (Karpin) 6.34ra
6. Vladimir Efimin (C. d'Epargne) 7.07ra
7. V. Karpets (Caisse d'Epargne) 8.09ra
8. Igor Anton (Eusk.-Eusk.) 8.44ra
9. Manuel Beltran (Liquigas) 9.38ra
10. Carlos Barredo (Quick Step) 10.12ra
11. Maxime Monfort (Cofidis) 10.37ra
12. Daniel Moreno (Relax) 13.07ra
13. Stephane Goubert (Ag2r) 14.13ra
14. David Lopez (C. d'Epargne) 17.20ra
15. Oliver Zaugg (Gerolsteiner) 19.00ra
16. Sylvain Chavanel (Cofidis) 22.19ra
17. Hubert Dupont (Ag2r) 29.33ra
18. Luis Perez (A. Caja Sur))31.41era
19. Chris Sorensen (CSN) 32.24ra
TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA. Hiru garaipen eta hirugarren
Samuel Sanchezek hamalau segundo atera dizkio Evansi erlojupekoan, eta Vueltako podiumera igotzea lortu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu