Bero handia egin zuen atzo. Pentsa, batez besteko tenperatura 39 gradukoa izan zela jartzen zuen pultsometroan. Datua ez da erreal-erreala, baina 43 gradura ere iritsi zen tenperatura. Hezetasun handia zegoen, gainera, eta sufritu egin genuen. Hala ere, Vuelta atzo hasi zela esan daiteke. Jendea desiratzen zegoen Tarragonara iristeko, eta nabari zen.
Etapari dagokionez, berriz, oso oroitzapen onak izan nituen. Ia etapa berbera egin genuen 2001ean, eta nik irabazi nuen. 14. etapa zen ordukoa, eta bosgarrena atzokoa. Ez zeukaten zerikusirik, eta ezinezkoa zen atzo nik irabaztea. Baina Freirerekin saiatzea zen asmoa. Helmugatik gertu zegoen muinoa tropel buruan igarotzeko ardura hartu genuen, Freirek arazorik izan ez zezan. Taldeak oso lan ona egin zuen, baina etapa amaiera zaila zen. Bi bihurgune zeuden azken kilometrora iritsi baino lehen, eta beldurrez ibili zen, Greipelen gurpila galduta. Baina berandu baino lehen iritsiko da etapa hori. Ezin da larritu oraindik.
Eta, tira, etapa amaituta beste 180 kilometro egin behar izan genituen hotelera iristeko. 20:30 aldera iritsi ginen hotelera, ondoren masajea hartu... Egia esan, aldrebes samar gabiltza lekualdatzeekin.
TXIRRINDULARITZA. Hasi da Vuelta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu