Italiarra gailendu zen aurreneko bietan; bigarren eta hirugarren etapetan, Triesten eta Valdobbiadenen. Man Uhartekoa (Erresuma Batua), aldiz, azkeneko hiruretan nagusitu da: Milanen, Arenzanon eta atzo Florentzian, aurreneko kilometroetan erori egin zen arren. 23 urte bete zituen bezperan, eta, beraz, opari ezin ederragoa egin zion bere buruari: sasoiko 11. garaipena; Columbia taldearen 27.a.
Egia esan, lau talderen artean banatu dituzte Giroan jokatutako 13 etapak; LPR, Columbia, Rabobank eta Diquigiovanniren artean. Horregatik, atzo, abiatu eta berehala, Leonardo Scarsellik (ISD), Mikhail Ignatievek (Katusha) eta Bjorn Schroderrek (Milram) alde egin zuten tropelaren zaintzapetik. Bost minutuko abantaila ere pilatu zuten, baina Garmin eta Columbia lanean hasi ziren esprinta ziurtatu ahal izateko. Helmugara heltzeko 20 kilometro falta zirenean harrapatu zituzten Ignatiev eta Scarselli, eta pixka bat geroago Schroder saiatua. Ordurako ziztu bizian zihoan tropela, banako iladan. Eta heldu ziren azkeneko zuzengune luzera, eta Mark Renshaw taldekidearen gurpilera itsatsi zen Cavendish, harik eta 150 metroren faltan tximista bezala lehertu zen arte. Etapa bihurria jokatuko da gaur. Hiru mendate luze samar dauzka, eta helmuga %10eko batez besteko pendiza daukan bi kilometroko aldapa batean dago.
Sailkapenak
HAMAHIRUGARREN ETAPA1. Mark Cavendish (Columbia) 3.48.36
2. Alessandro Petacchi (LPR) d.b.
3. Allan Davis (Quick Step) d.b.
4. Robert Hunter (Barloworld) d.b.
5. Tyler Farrar (Garmin) d.b.
6. Juan Jose Haedo (Saxo Bank) d.b.
7. Robert Forster (Milram) d.b.
8. Ben Swift (Katusha) d.b.
9. Davide Vigano (Fuji-Servetto) d.b.
10. Sebastien Hinault (Ag2r) d.b.
62. Iker Camaño (Fuji-Servetto) 8ra
82. Iban Maioz (Xacobeo) d.b.
144. David Lopez (Caisse) 57ra
NAGUSIA
1. Denis Mentxov (Rabobank)54.16.01
2. Danilo di Luca (LPR) 34ra
3. Levi Leipheimer (Astana) 40ra
4. Franco Pellizotti (Liquigas) 2.00ra
5. Carlos Sastre (Cervelo) 2.52ra
6. Michael Rogers (Columbia) 2.59ra
7. Ivan Basso (Liquigas) 3.00ra
8. G. Simoni (Diquigiovanni) 4.38ra
9. Marzio Bruseghin (Lampre) 5.26ra
10. Thomas Lokvkist (Columbia) 5.53ra
49. Iker Camaño (Fuji) 36.11ra
63. Iban Maioz (Xacobeo) 48.10era
96. David Lopez (Caisse) 1.20.22ra