Harrituta geratu ginen Cuneoko aireportura iritsi eta antolatzaileek karpa batera eraman gintuztenean. Txirrindulari guztiak bi hegazkinetan iritsi ginen Italiara, eta aireportuan autobusean sartu eta zuzenean hotelera joango ginela uste genuen arren, festa handia antolatu ziguten. Gutxienez mila lagun izango ziren han, eta gu tartean. Musika entzunez, hantxe afaldu genuen: entsalada, makarroiak eta haragi pixka bat. Azkenean 01:00etan iritsi ginen hotelera, eta, tira, polita izan zen, ez genekielako festa hori antolatu zutenik ere.
Kirol arloari dagokionez, gaurko ibilbidea ikustera joan gara, eta ez dauka zailtasunik. Aldapa bakar bat ere ez dago, zuzen-zuzena da dena. Eman eta eman, ez dago beste sekreturik. Guretzat ez da batere erlojupeko ona, Brandle baita taldeko espezialista bakarra. Hura ondo joango da, baina gainontzekoak ez. Garmin, Sky, Astana... horiek dira faboritoak, eta gu... Ez dut uste erditik aurrera sartuko garenik.
TXIRRINDULARITZA. ITALIAKO GIROA. Aireportutik aterata, festa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu