Maximilian Sciandri txirrindulari ingelesak erretiroa hartuko du, profesionaletan 16 urteko kirol ibilbidea osatu ostean. 37 urte ditu Sciandrik, eta CSC taldearekin korritu du denboraldi honetan: «Beste zeregin batean murgiltzeko aukera sortu da, eta aukera sortzen denean, erabakia hartu behar da», esan du. CSCk emandako erraztasunak eskertu ditu, Danimarkako talde horretan bost hilabete bakarrik egin baititu. Carrera, Mototola eta Française des Jeux taldeetan korritu du eta garaipen zerrenda ona pilatu. Etapak irabazi ditu Giroan eta Tourrean, eta brontzezko domina bat leporatu du Munduko Txapelketa batean.
TXIRRINDULARITZA. MAXIMILIAN SCIANDRI. Erretiroa hartuko du,16 urteko kirol ibilbidea osatu ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu