TXIRRINDULARITZA. Motibatzeko motiboak

Juanma Garate.
2009ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Desnibel handia gainditu behar izan genuen atzo: 4.600 metro guztira. Eskerrak ihesaldia sortu eta gero nahiko lasai joan ginela, bestela... Eta ihesaldi horretan gertatutako gauza batek harritu ninduen. Izan ere, Aleksander Vinokurov ihesaldian zihoan, baina bat-batean erretiratu egin zen. Batzuek pentsatuko dute txakalaldi batek jota jaitsi zela bizikletatik, baina hori ez da motiboa. Munduko Txapelketa prestatu nahi du Vinokurovek. Bestela, bera bezalako txirrindulari batek erraz samar egingo zituen helmugara artekoak.

Gesink taldekideaz ere hitz egin nahi nuke. Etapan zehar esan zidan irabazteko moduan zegoela, hanka onak zeuzkala, baina ez dakit ez ote ditudan bere asmoak harrapatu... Bestela, bageneukan lasterketa gogortzea... Kontua da gaztea dela eta oraindik ere ez duela erantzukizunik hartu nahi. Gainera, hori, gaztea denez, taldean zalantzak eragiten ditu. Baina ondo dago gure hankaluzea!

Horregatik, uste dut lasterketa gogortzea tokatzen zaigula. Taktika erasokorren bat jarraitu beharko genukeela uste dut. Ordago bat bota. Gainera, honek guztiak gu are gehiago motibatzeko balio du. Hori bai, kosta egiten zaizu, ezustean harrapatzen zaituelako. Baina, beno, ahal dugun neurrian Gesink babesten saiatuko gara. Dena den, Caisse d'Epargne indartsu dago; izugarri indartsu!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.