Ivan Basso bosgarren sailkatuak (Liquigas) badaki Valverdek esandakoa egia biribila dela, eta badaki, aldi berean, liderra indartsu dagoela. Dena den, italiarrak ez du uste espainiarra «garaiezina» denik. «Ni, behintzat, egurra emateko prest nago». Liquigaseko txirrindulariaren ustez, hurrengo hiru etapak «izugarri gogorrak» izango dira, eta aldeak aurrean gehien irauten dutenek egingo dituzte.
Samuel Sanchez seigarren sailkatuak (Euskaltel-Euskadi), hain zuzen, Basso bera «oso ongi» ikusten du. «Cadel Evans (Silence-Lotto) hautagai sendoa da; Valverde beti bezain ondo dago; eta Robert Gesink (Rabobank) une onean heldu da Vueltara. Beraz, muturrean dagoen txirrindulari bat bera ere ezin da baztertu oraingoz», esan zuen atzo Sanchezek. Bera, berriz, «lehian egoteko» prest dago, eta sailkapenean aurrera egitea posible dela uste du. Gainera, pasa den igandean Tudons gainetik jaisten izandako erorikotik ondo osatzen ari da Euskaltelekoa.
Sailkapena
NAGUSIA1. Alejandro Valverde (Caisse) 45.37.51
2. Cadel Evans (Silence-Lotto) 7ra
3. Robert Gesink (Rabobank) 36ra
4. Tom Danielson (Garmin) 51ra
5. Ivan Basso (Liquigas) 53ra
6. Samuel Sanchez (Euskaltel) 1.03ra
7. Damiano Cunego (Lampre) 2.13ra
8. Ezequiel Mosquera (Xacobeo) 2.24ra
9. Haimar Zubeldia (Astana) 3.10era
10. Tadej Valjavec (Ag2r) 3.13ra
20. Arkaitz Duran (Fuji) 5.48ra
44. J. Garate (Rabobank) 18.57ra
50. A. Txurruka (Euskaltel) 20.13r
52. Egoi Martinez (Euskaltel) 2.13ra
57. David Lopez (Caisse) 24.51ra
59. Beñat Intxausti (Fuji) 25.59ra