Txuri-urdinez jantzi da Lyon

Realzaleakgoizetik hasiak ziren Lyongo Bellecour plaza inguruko giroa berotzen. 18:45ean Gerland aldera abiatu dira jokalariak.

2013ko abuztuaren 20a
21:23
Entzun

Realzaleek Lyon (Frantzia) hartu dute. Unai Zubeldia BERRIAko kazetaria bertatik bertara ari da hiriko giroaren berri ematen Berriketan sare sozialean: “Metroa Bellecour plazako geltokira iristen den bakoitzeko, geroz eta zale gehiago dago 'Real, Real' oihuka”. Bellecour plazan bildu dira batik bat realzaleak: zifra ofizialen arabera, 3.000 zaletu joan dira Lyonera. Txuri-urdinez jantzi dute zaleek Lyon, nahiz eta gaur beltzez jokatuko duen Realak.

Luis Garcia peñakoak eta Erreala peñakoak han dira, adibidez, eta hainbat herritako lagunak daude, errenteriarrak, donostiarrak... “Batzuei egunak bat egin die gauarekin, eta gehienak orain ari dira iristen hirira”, jakinarazi du Zubeldiak. Festari laguntzeko “eguraldi aparta” dutela adierazi du Zubeldiak.

2013-2014ko Txapeldunen Ligan bietatik zeinek parte hartuko duen erabakiko da bi partiden ostean: gaur izango da lehenengoa, eta datorren asteazkenean itzulerako partida jokatuko da, Anoetan. Realeko jokalariek 11:00etan Lyongo entrenamendu gunean aktibazio lanak egin dituzte, eta 18:45ean abiatuko dira Gerland estadiora.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.