Txirrindularitza

UCIk berak eskatu du kontranalisia Landisek oraindik egin ez duelako

Hurrengo larunbatean jakinaraziko du UCIk Floyd Landisen kontranalisiaren emaitza. Nazioarteko txirrindularitza Elkargoak berak egin du kontranalisia egiteko eskaera, Landisek berak ez duelako eskatu, oraingoz. Txirrindulariak bost lan egun ditu kontranalisia eskatzeko. Pasa den asteazkenean jakinarazi zioten positiboa eman zuela, eta gaur da kontranalisia eska dezakeen azken eguna. UCIk, ordea, aurrea hartu dio, horretarako eskubidea baduelako.

2006ko abuztuaren 1a
17:30
Entzun
Arrazoia honakoa da: Frantziako Chatenay-Malabry laborategiak bi asteko oporraldia hartuko du larunbatean, eta UCIk kontranalisiaren emaitza lehenbailehen jakitea nahi du. Bi edo hiru egun behar dira kontranalisia egiteko, eta Landisek gaur eskatuko balu, litekeena da emaitza abuztu bukaera arte ez argitzea. UCIk ez du horrelakorik nahi, eta horregatik eskatu du kontranalisia bere kabuz.

Testosterona sintetikoa ‘New York Times’-en arabera

AEBetako New York Times kazetak Floyd Landisen gernu analisian atzemandako testosterona sintetikoa dela argitaratu zuen atzo. Alegia, ez dela txirrindulariaren gorputzak bere kasa sortutakoa, endogenoa, exogenoa edo sintetikoa baizik. Egunkariak emaitzak ezagutzen dituen UCIko kide bat aipatzen du iturri gisa, baina zehaztasunik eman gabe. UCIko Pat McQuaid buruak ere ez zuen xehetasunik eman nahi izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.