Iban Mayok Frantziako Tourrean EPOrekin positibo ez zuela eman jakin zen atzo, baina UCI Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak Mayoren B lagina berriro azter dezatela eskatu du. Beste laborategi batean nahi du, ordea, hori aztertzea: Gantekoak (Belgika) esan du kontranalisiak negatibo eman duela eta UCIk Chatenay-Malabrykoak (Frantzia) aztertzea nahi du orain.
"Kontranalisi horren arabera erabakiko dugu helegitea sartu edo ez", esan du Pat McQuaid UCIren presidenteak. "Hilabete dugu erabaki hori hartzeko".
Mayori lehen froga Chatenay-Malabryko laborategian egin zioten, eta orduan eman zuen positibo. Pierre Bordry Dopinaren kontrako Frantziako Agentziako presidenteak adierazi du Chatenay-Malabryko azterketa "kalitatekoa" izan zela.
Txirrindularitza
UCIk Mayoren frogekin segitzeko eskatu du
Ganteko laborategiko kontranalisiak negatibo eman arren, Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak berriro azter dezatela nahi du, Chatenay-Malabrykoan orain. Horren arabera erabakiko du helegitea sartu edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu