Txirrindularitza

UCIren esanetan Herasek positibo eman zuen Espainiako Vueltan

Roberto Herasen taldea den Liberty Segurosek jakinarazi du UCIk esan diela Espainiako Vueltako azken aurreko etapan EPOarekin positibo eman zuela Herasek. Taldeak Heras kanporatzea erabaki du, momentuz, kontra analisien emaitzak ikusi arte. Espainiako Vuelta Herasek irabazi zuen iaz, baina EPOarekin baiezkoa eman zuela baieztatzen bada, kendu egingo diote titulu hori, eta Denis Menchoventzat izango da.

2005eko azaroaren 8a
18:13
Entzun
Alcala de Henaresen korritu zen erlojuaren kontrakoan eman zuen positibo Herasek, UCIren arabera. Hala ere, kontra analisiekin informazio hori baieztatu edo baztertu beharko da. Urriaren 27an hartu zuen UCIren oharra Liberty Seguros taldeak, eta egun berean kanporatu zuten txirrindularia taldetik bada ezbadako neurri gisa.

Berria jakinarazi bezain pronto —atzoko gauerdia— akatsen bat izango zela esan zuen Herasen Espainiako Onda Cero irratian. Kolpe gogorra izan dela azpimarratu zuen, baina laborategiko akatsen bat izango dela.

EPOa hartu zuela baieztatzen bada, Espainiako Vueltako txapeldun titulua kendu egingo diote, eta bi urtetan ezingo du txirrindularitzan korritu, eta lau urte Pro Touren lehiatu gabe.

Liberty Seguros taldeko zuzendari Manolo Saizek esan du bolada txarra dela hau taldearentzat, eta Heras bera oso gaizki pasatzen ari dela jakinarazi du, baina nolanahi ere, berak esan du ez duela uste Herasek EPOan positibo eman zezakeenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.