Udaberriak argia galdu du

Thomas nagusitu da E3 Harelbeke klasikoan.Cancellara erori egin da, bi orno hautsi ditu, eta ez da ariko udaberriko klasiko gehiagotan

Geraint Thomas (Sky), garaipena ospatzen, helmugan, atzo. JULIEN WARNAND / EFE.
Julen Etxeberria.
2015eko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Geraint Thomas galesak (Sky) irabazi zuen atzo E3 Harelbeke klasikoa. Egindako erakustaldiak, ordea, arreta gutxi bereganatu zuen. Helmugara iritsi ez zen txirrindulari batek bereganatu zuen arreta ia osoa, Fabian Cancellarak, hain zuzen ere. Trek-eko suitzarra erori egin zen lasterketa hasi eta gutxira, 40. kilometroan, Haaghoek harbide eremuan. Txirrindulari asko joan ziren lurrera eroriko berean, tartean John Degenkolb (Giant) eta Lars Boom (Astana). Alemaniarra eta herbehereetarra gai izan ziren aurrera egiteko, baina Cancellara, ez.

Okerrena, ordea, iristeko zegoen. Izan ere, azterketa medikoen arabera, hautsita dauzka bizkarreko behealdeko bi orno. Beraz, bukatu dira udaberriko klasikoak harentzat. Ez Gante-Wevelgem, ez Flandriako Tourra, eta ez Paris-Roubaix. Hura gabe, klasiko horiek guztiek distira galduko dute.

Porte lider Voltan

Kataluniako Voltan, berriz, Alejandro Valverdek (Movistar) irabazi zuen bosgarren etapa. Richie Porte daorain lider (Sky). Bart de Clercqek (Lotto), atzo arteko lehen sailkatuak, 2.53 galdu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.