Udalarekin bildu da Reala, Anoetaren eraberritzeaz hitz egiteko

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Reala eta Donostiako Udala atzo goizean bildu ziren Anoeta eraberritzeko plangintzaz hitz egiteko. Bilera garrantzitsua izan zen, eta, ondo bidean, aurki jakinaraziko dituzte akordioaren xehetasunak bi aldeek, BERRIAk jakin ahal izan duenez.

Anoeta estadioaren eraberritze lanei ekin ahal izateko, funtsezko urratsa izan daiteke atzoko bilera. Donostiako Udalaren izenean Juan Karlos Izagirre alkateak eta haren lantaldeko hainbat kidek parte hartu zuten. Jokin Aperribai presidentea izan zen Realaren ordezkaria. Hiri antolamendurako plan nagusia moldatzea adostu zuten iragan apirilaren 29ko osoko bilkuran, baina udal gobernu berriak denbora eskatu zuen proiektua sakonago aztertzeko. Egitasmoak, beraz, aurrera jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.