UEFAko fiskala, Italiari garaipena ematearen alde
FUTBOLA. Serbiaren aurkako partidan Italiari 3-0eko garaipena eman diezaion eskatu dio Jean-Samuel Leuba UEFAko fiskalak Diziplina Batzordeari. Leubak, gainera, Serbiako selekzioak hurrengo hiru partidak ateak itxita jokatzea proposatu du. Italiak eta Serbiak hilaren 12an jokatu zuten elkarren aurka, Genovan (Italia), eta partida bertan behera geratu zen, Serbiako hainbat zalek istilu larriak eragin zituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu