TXIRRINDULARITZA. FRANTZIAKO TOURRA. ERORIKOAk
Ullrich eta Pereiro erori egin dira, baina irteeran izango dira
Jan Ullrich alemaniarra eta Oscar Pereiro galiziarra bizikletatik erori ziren atzo, entrenatzen ari zirela. T-Mobile taldeko liderra Noimoutier inguruan erori zen, eta Phonak taldeko txirrindularia Naonend ondoan. Zorionez, ez zen izan larria (zauri txikiak dituzte aurpegian), eta ez dute inolako arazorik izango gaur lehen etapa korritzeko. Ez da azken egunetan txirrindulariak erortzen diren lehen aldia, duela egun batzuk Lance Arsmtrong erori baitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu