Unai Gazpio eseriko da Realaren aulkian

Donostiarra da Gazpio, 38 urte ditu, eta Jose Manuel Etxabe ordezkatuko du entrenatzaile postuan

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Realak entrenatzaile berria izango du datorren sasoian. Unai Gazpiok ordezkatuko du Jose Manuel Etxabe talde txuri-urdinaren aulkian. Etxabek azken bi denboraldietan entrenatu du Reala, baina klubak sasoia amaitu bezain laster jakinarazi zion ez zuela jarraituko karguan.

Gazpio donostiarra da jaiotzez, eta 38 urte ditu. Añorgako emakumezko zein gizonezko taldeen entrenatzailea izan da azken urteetan. Gizonezkoen gazte mailakoekin igoera lortu du amaitu berri den denboraldian.

Agur Sergio, kaixo 'Sisi'

Osasunan, bestalde, Sergio Fernandezek agurreko prentsaurrekoa eman zuen atzo. Erdiko atzelari espainiarrak ez du akordiorik lortu klubarekin kontratua berritzeko, eta bi urterako hitzarmena sinatu du Sportingekin. 35 urteko jokalariak lau sasoi egin ditu Iruñean.

Agur Sergio Fernandez. Kaixo Sisinio Gonzalez Sisi. Valladolideko 26 urteko ezker hegaleko erdilari espainiarrak hiru denboraldirako kontratua sinatu du Osasunarekin. Sisi-k ez du hasiko taldekideekin batera denboraldi-aurrea, min hartuta baitago. Bi hilabete beharko ditu osatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.