Unai Otañok jantzi du 2. Mailako txapela
AIZKORA. Unai Otañok irabazi zuen herenegun 2. Mailako Euskadiko Txapelketa, Asteasun, eta maila nagusian ariko da datorren urtean. Ibarrakoak bigarrenez jantzi zuen maila horretako txapela —2006an gailendu zen lehenengo aldiz—, azken bederatzi urteetako denborarik onena eginda: 18 etaminutu eta 27 segundo. Jon Rekondo ere onenekin ariko da hurrengo urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu