Pilota

Untoriak ekingo die finalerdiei Aretxabaletaren ordez

Ligaxkako lehen jardunaldiko partidak Bilbon eta Donostian jokatuko dira

Alvaro Untoria. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2015eko martxoaren 23a
13:32
Entzun

Aspek eta Asegarcek zehaztu dute non jokatuko diren binakako txapelketako finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldiko partidak. Ligaxka Bilbon hasiko da, larunbatean (17:00). Pablo Berasaluzek eta Aitor Zubietak, Oinatz Bengoetxea eta Alvaro Untoriaren aurka jokatuko dute. Untoriak Andoni Aretxabaleta ordezkatuko du zazpigarren astez jarraian. Aretxabaletak zuntz haustura du eskuan eta ez da sendatu oraindik.

Igandean, berriz, Donostian izango da partida. Iñaki Artolak eta Jon Ander Albisuk, Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaleta izango dituzte kontrario.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.