19 minutu eta 39 segundotan egin du Urdaibai taldearen Bou Bizkaia taldeak Donibane Lohizuneko (Lapurdi) estropada, eta, horrenbestez, Euskadiko Traineru Txapelketa irabazi du. Orio sailkatu da Urdaibairen ondoren, eta Hondarribia izan da hirugarren. Hain justu, San Miguel ligako sailkapen nagusian hurrenkera horretan daude sailkatuta hiru taldeak: Urdaibai guztien buru, Orio bigarren eta Hondarribia hirugarren.
Dena den, Zarauzko taldea izan da gaurko protagonistetako bat, hain justu, Euskadiko Traineru Txapelketan parte hartu ez duelako. Izan ere, oinarrizko baldintzak betetzen ez dituen egoitza du entrenamenduetarako Zarauzko taldeak Orion; hain dago kaskar eze argindarrik ere ez dutela. Gainera, egunotan egoitzaren aurrean hesi bat jartzea erabaki du Orioko Udalak eta trainerua ezin dute sartu. Azken gertakari horrek erabat sumindu ditu Zarauzko arraunlariak eta beren egoera salatzeko gaurko estropadan ez parte hartzea erabaki dute. Proba hasi aurretik idatzi bat irakurri dute horren guztiaren berri emateko.
Arrauna
Urdaibaik irabazi du Euskadiko Traineru Txapelketa
Orio izan da bigarren eta Hondarribia hirugarren. Iragarri bezala, Zarautzek ez du Donibane Lohizunen jokatu den estropadan parte hartu, lokalarekin dituzten arazoak salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu