Josu Uribe Alavesen entrenatzaile berriaren iritziz, denboraldi honetan "ez da ezer baztertu behar, ez zaio ezeri beldurrik izan behar, baina salbazioa da taldearen lehentasuna". Hain zuzen, Fernando Ortiz de Zarate klubaren jabe berriak gaur aurkeztu du hura entrenatzaile bezala, eta urtebeterako fitxatu du.
Uribe (Xijon, Espainia; 1968) aurrez, besteak beste, Las Palmas, Getafe, Elx edo Hercules -iaz- taldeetan aritu izan da. Alaves "betitik asko maite" izan duela aitortu du, bere aitak bertan jokatu zuelako. Orain Alavesekin fitxatzea "pertsonalki eta profesionalki aurrerapausoa" dela uste du. "Eta jarraitzaileak lasai egon daitezela, haiek nahi duten nortasuna emango diogulako Alevesi".
Espainiako Bigarren A Mailan ariko da Alaves. Uneotan 30 jokalari dauzka Uribek eta batzuk baztertu egin beharko ditu.
Futbola
Uribek uste du salbazioa dela Alavesen lehentasuna
Ortiz de Zarate klubaren jabe berriak gaur aurkeztu du entrenatzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu