Futbol jokalariak baloia buruz errematatzeko nola, Shaunae Miller Bahametako atletak hala bota du bere burua 400 metroko finaleko azken metroan, ehunen batzuk urratu eta urrezko domina eskuratzeko.
Lehen postuan zihoan Miller, baina gero eta gertuago zuen Allyson Felix estatubatuarra. Gutxi falta zuen helmugako marra gainditzeko, baina Miller ez zen Felixen abiadurari eusteko gai. Azken metroetan, erabaki ausarta eta irudi ikusgarria: lurrera joanda, Felix baino hiru ehunen lehenago helmugaratu da Miller, 400 metroak 49,41 segundoan eginda.
Here is the finish everyone is talking about. Shaunae Miller denied Allyson Felix 400m #Gold in stunning fashion. pic.twitter.com/D353HQ7efL
— Dylan (@DylansFreshTake) 2016(e)ko abuztuak 16