Urrea eraman du, berriro ere, Italiara

Ihes eginda faboritoei aurrea hartu die Marta Bastianellik, eta Munduko Txapelketa irabazi du

Erredakzioa
2007ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Selekzio guztiaren lana errematatu, eta Marta Bastianelli italiarrak irabazi zuen atzo emakumezkoen Munduko Txapelketako errepideko proba, Stuttgarten (Alemania). Bidez batez, Italiako emakume batek Munduko Txapelketako errepideko lasterketa irabazi du 10 urteren ondoren. Helmuga muino batean kokatuta zegoen, eta bertan jo zuen erasoa txirrindulariak. Guztien aurretik heldu eta urrezko domina kolkoratu zuen. Tropeltxoaren esprintean, iazko txapeldun Marianne Vos herbeheretarra izan zen azkarrena, Giorgina Bronzini italiarraren aurretik. Hortaz, hala zilarra nola brontzea leporatu zituzten italiarrek.

Baina azkarrena, eta bizkorrena ere bai, Bastianelli 20 urteko gaztea izan zen. Batetik, aurrena taldean ezkutuan ibili zelako, bere taldekideen lanari etekina ateratzeko asmoz. Bestetik, lehen eraso kolpeekin ez zelako berotu. Eta, azkenik, onenen -Vos eta Cantele- eraso gogorrei eutsi zielako berea eman baino lehen.

Gainera, berak jo zuenean, atzean zalantzak. Vosek beranduegi erreakzionatu zuen. Hortaz, Bastianellik zorte apur bat eduki zuela ere esan daiteke.

Gaztea izan arren, klase handiko txirrindularia da munduko txapeldun berria. Izan ere, orain hiru urte zilarrezko domina leporatu zuen gazteen mailako Munduko Txapelketan. Orduan, Vos bera izan zen txapeldun.



saILKaPena
MUNDUKO TXAPELKETA

1. Marta Bastianelli (Italia) 3.46.34

2. Marianne Vos (Herbehereak) 6ra

3. Giorgina Bronzini (Italia) d.b.

4. Svetlana Bubnenkova (Errusia) d. b.

5. Noemi Cantele (Italia) d. b.

6. Emma Johansson (Suedia) d. b.

7. Marina Jaunatre (Frantzia) d.b.

8. Oenone Wood (Australia) d. b.

9. Alex Wrubleski (Kanada) d.b.

10. Emma Pooley (Erresuma Batua) d. b.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.