igeriketa

Urrea eta munduko marka Daniel Gyurtarentzat

2.07.28ko marka egin du hungariarrak 200 metro bular estiloan. Kitajimak ezin izan du hirugarrenez segidan jantzi olinpiar urrea. Gizonezkoetako 100 metro librean AEBetara urrea, 24 urteren ondoren; Nathan Adrianek irabazi du. Soni Rebeccak (AEB) munduko errekorra egin du 200 bular estiloan, finalerdi batean: 2.20.00.

2012ko abuztuaren 1a
11:06
Entzun

Urrea lortu du Daniel Gyurtak 200 metro bular estiloan eta, gainera, munduko errekorra eginda. Europako eta munduko txapelduna izana zen; Jokoetako urrezko domina falta zitzaion. 2:07.28 egin du —2:07.31 zen aurreko marka, Christian Sprengerrek egina 2009an—.

Finaleko lehen laurdenean Kosuke Kitajima japoniarra joan da aurretik. Aukera historikoa zeukan: distantzia berean hirugarren olinpiar urrea lortzen lehena izatea. Azkenean, baina, laugarren izan da, segundo bat pasatxora.

1. Daniel Gyurta (Hungaria). 2:07.28
2. Michael Jamieson (Erresuma Batua). 0.15era.
3. Ryo Tateishi (Japonia). 1.01era.

100 metro librean AEBetara urrea, 24 urteren ondoren

Nathan Adrian (AEB) izan da 100 metro libreetako irabazlea, 47.52ko denbora egin da. Ia denbora berean geratu da bigarrena: James Magnussen (Australia), 47.53rekin. Brontzea Brent Haydenentzat (Kanada) izan da: 47.80. Frantziar izar Yannick Agnelek laugarren amaitu du (47.84rekin).

AEBek duela 24 urte irabazi zuen modalitate horretan azkeneko aldiz urrea.

200 metro tximeleta estiloan (emakumezkoak)

1. Liuyang Jiao (Txina). 2:04.06.
2. Mireia Garcia Belmonte (Espainia). 1.19ra.
3. Natsumi Hoshi (Japonia). 1.42ra.

4x200 metro (emakumezkoak)

1. AEB. 7:42.92.
2. Australia. 1.49ra.
3. Frantzia. 4.57ra.

Munduko errekorra emakumezkoetan 200 bular estiloan

Soni Rebeccak (AEB) munduko errekorra egin du emakumezkoetan 200 bular estiloan, finalerdi batean: 2.20.00. Bi segundoko aldea atera die beste denei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.