Urrezko Aizkolarien beste proba bat, larunbatean
AIZKORA. Urrezko Aizkolarien beste saio bat jokatuko da larunbatean Dulantzin (Araba), 18:30ean. Iñaki Azurmendi eta Aitzol Atutxa iazko garaileak ariko dira, batetik, eta Donato eta Oihan Larretxea aita semeak, bestetik. Donato giharretako arazoekin ibili da, eta ikusi egin beharko da nola dagoen. Irabazlea finalerdietarako sailaktuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu