Urrezko baloia herenegun Pavel Nedved txekiarrari eman ondotik, urrezko hamaikakoa zein den azaldu zuen atzo France Football aldizkariak. Urrezko jokalariak dira hamaikako hori osatzen dutenak, bai jokoz, bai diruz.
Hamaikakorako aukeratu duten joko-sistema 3-4-3 da. Aurreko lerrorako Schevchenko, Van Nistelrooy eta Henry aukeratu dituzte. Schevchenko Milanekoari laugarren postua eman zioten banakako sailkapenean; Van Nistelrooy seigarren izan zen eta Thierry Henry frantziarra bigarren, Pavel Nedveden atzetik.Nedved bera ere, nola ez, hamaikako horretan jarri dute. Berarekin batera, Frantziako aldizkariko kazetarien ustez, hauek dira erdilari onenak: Zidane, Beckham eta Deco. Urteko talde oneneko atzeko lerroa ere ez da edonolakoa. Milaneko Nesta eta Paolo Maldini dira Roberto Carlosekin batera urteko atzelaririk onenak. Atean, Juventuseko Gianluigi Buffon.Urteko jokalaririk onenak aukeratu ohi ditu Frantziako aldizkari horrek urtero-urtero. Horretan dihardu, behintzat, 1956an lehenbizikoz Stanley Mattews ingelesari Urrezko baloia eman ziotenetik.Ia mende erdia igarota, munduan izan diren jokalari onenetakoen izenak ageri dira zerrendan. Azken urteetakoak honako hauek dira; Ronaldo, Owen, Figo, Rivaldo, Zidane... Lehenagokoen izenei begiratuz gero ere, sari honen jabe beti urrezko jokalariak izan direla ikusi daiteke. Van Basten eta Platini dira 80ko hamarkadako izen batzuk eta Beckenbauer eta Cruyff 70ekoak. Urrezkoak denak ere.
Urrezko hamaikakoa
Munduko talde onena aukeratu du France Football
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu