Bazkalordu gozoa izan dute Eibarko zaleek, eguerdiko partidan Vila-Reali 2-1 irabazi eta gero. Are gozoagoa, partidaren zati gehiena gazia zihoala kontuan hartuta.
Lokartuta zelairatu dira armaginak, eta etxekoen loaldi hori baliatu du Vila-Realek lehen zatian. Lejeunek Sansoneri penalti egin dio, eta Bruno Sorianok ez du barkatu 11 metroko jaurtiketatik. 0-1ekoarekin joan dira atsedenera.
Bestelako Eibar zelairatu da bigarren zatian, berdinketa etengabe bilatuz. Saria Ivan Ramisek lortu du, falta baten aldaratzean baloia sareratuz. Eromena 87. minutuan heldu da, partidaren hondarrean Pedro Leonek garaipenaren gola eginda.
Athleticek eta Celtak egingo duenaren zain, zazpigarren postuan da Eibar, hamabost punturekin.