PILOTA

Urrian erretiroa hartuko du Pablo Berasaluzek

Urriaren 1ean jokatuko du azken partida, Bilbon, eta ekainetik aurrera hainbat omenaldi partida antolatuko dizkiote.

Pablo Berasaluze, artxiboko irudian. MIGUEL TOñA / EFE
2016ko otsailaren 24a
16:07
Entzun

Igandean beteko dira hemezortzi urte Pablo Berasaluze pilotaria (Berriz, Bizkaia, 1977) profesionaletan hasi zenetik, eta gaur iragarri du urriaren 1ean jokatuko duela azken partida. Eskuz binakako txapelketako azken bi partidetan Victorrek ordezkatuko du Berrizko aurrelaria. Erretirorako argudioak eman ditu Berasaluzek: "Eguna iritsi da, eta goian utzi nahi nuen. Gazteak indartsu datoz, eta gero eta gehiago kostatzen zait".

Bergarako frontoian egin zuen debuta, 20 urte zituela, 1998an, eta Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko du azkena. Titulurik ez, baina hiru aldiz heldu da binakako txapelketako finalera; 1999an, 2013an eta 2015ean. 35 urterekin, bigarren gaztaroan zegoen azken urteetan.

2013ko finalean, lesio batek utzi zuen frontoietatik kanpo hainbat hilabetez. Ordea, osatu eta berriro iritsi zen finalera, Zubieta atzelari zuela.

"Erretiroa hartutakoan, zer?", galdetu zion 2013an Imanol Magro Eizmendi BERRIAko kazetariak, urte horretako apirilean eginiko elkarrizketan. "Ez dakit, baina pilotaren munduan jarraitu nahiko nuke", erantzun zuen Berasaluzek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.