Urriaren 23an jokatuko dute hiru euskal taldeek
LEHEN MAILA. Espainiako Futbol Liga Profesionalak atzo arratsaldean jakinarazi zituen Lehen Mailako bederatzigarren jardunaldiko ordutegiak, eta hiru euskal taldeek igandean jokatuko dituzte euren partidak, urriaren 23an. Realak Getaferen aurka jokatuko du, Anoetan, 16:00etan; Osasunak bi ordu geroago ekingo dio Zaragozaren aurkako partidari, Nafarroako Erresuman; eta Athleticek 20:00etan jokatuko du Valentziaren zelaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu