Urriaren 9an ekingo diote aurtengo Lehen Mailako Lau t'erdiko Txapelketari, Urretxun (Gipuzkoa), larunbatarekin, etaabenduaren 8an izango da finala -Gasteizen edo Donostian-. Gaur 12:00etatik aurrera aurkeztu dute txapelketa, Bilbon.
Hogei pilotari ariko dira. Aspe enpresatik: Arretxe II.a, Bengoetxea VI.a, Berasaluze VIII.a, Leiza, Olaetxea, Olaizola I.a, Olaizola II.a, Ruiz, Saralegi eta Agirre edo Diaz (biok euren arteko kanporaketa datorren astelehenean edo asteartean izango da, Atarrabian -Nafarroa-.). Asergarcetik: Aritz Lasa, Berasaluze IX.a, Beroiz, Gonzalez, Irujo, Olazabal, Ongai, Retegi Bi, Titin eta Xala.
Lau adar egongo dira. A Multzoan Bengoetxea VI.a-Beroiz eta Aritz Lasa-Arretxe II.a kanporaketak jokatuko dituzte; multzoko zerrendaburu, Irujo da. B-ko kanporaketak, Olazabal-Olaizola I.a eta Xala-Saralegi; zerrendaburu, Titin. C-ko kanporaketak, Ongai-Ruiz eta Retegi Bi-Olaetxea; zerrendaburu, Olaizola II.a. Eta D-ko kanporaketak, Agirre/Diaz-Gonzalez eta Berasaluze IX.a-Leiza; zerrendaburu, Berasaluze VIII.a.
Hain zuzen, Aritz Lasa eta Arretxe II.a ariko dira urriaren 9an Urretxun.
Iaz Aimar Olaizola Olaizola II.a-k irabazi zuen txapela.
pilota
Urriaren 9an hasiko da lau t'erdiko txapelketa, Urretxun
Aritz Lasa-Arretxe II.a izango da lehen partida. Finala, abenduaren 8an, Gasteizen edo Donostian. Aspetik eta Asegarcetik hamarna pilotarik jokatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu